7-2021 DEKRETUA 21.02.12 / JARDUERA FISIKOA ETA KIROLA. GALDERA ETA ERANTZUNAK 21.02.15

0

7-2021 DEKRETUA, otsailaren 12koa

JARDUER FISIKOA ETA KIROLA. GALDERA ERANTZUNAK 21.02.15

21. Entrenatu dezake kirolari federatu batek?

Bai, bizi den udalerria ez den beste udalerri batera entrenatzera joan daiteke, baldin eta jatorriko udalerriko eta joango den udalerriko, Covid-19 kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua azken 14 egunetan, 100.000 biztanleko 500 baino txikiagokoa bada.

Covid-19 kasu positiboen intzidentzia-tasa metatuta, azken 14 eguntan 100.000 biztanleko 500 edo gehiagokoa duten udalerrietan. Kirol federatuko entrenamenduak bertan behera geratuko dira. Bakarrik, lehiaketa profesionalean eta erdi-profesionalean murgilduta dauden kirolariek eta taldeen egin ahal izango dituzte entrenamenduak. Era berean, Basque Team-eko kirolariak eta teknikariak; eta goi-mailakotzat katalogatutakoak.

22. Lehiatu dezake kirolari federatu batek?

Bai, bizi den udalerria ez den beste udalerri batera lehiatzera joan daiteke, baldin eta jatorrizko udalerriko eta joango den udalerriko, Covid-19 kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua azken 14 egunetan, 100.000 biztanleko 500 baino txikiagokoa bada.

Covid-19 kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua, azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 edo gehiagokoa duten udalerrietan. Kirol federatuko txapelketak bertan behera geratuko dira. Bakarrik, lehiaketa profesionalean eta erdi-profesionalean murgilduta dauden kirolariek eta taldeek egin ahal izango dituzte entrenamenduak. Era berean, Basque Team-eko kirolariak eta teknikariak; eta goi-mailakotzat katalogatutakoak.

23. Entrenamenduetarako joan-etorriak nolakoak izango dira?

Entrenamenduetara joateko eta talde-kirolak egin aurreko eta ondorengo uneetan, segurtasuneko pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia, sei laguneko taldeak eta maskara erabiltzeko oinarrizko prebentzio-neurriak gordeko dira.

24. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa al da?

Bai, une oro. Koril-jarduera orotan, nahitaez erabili beharko da maskara. Hauek dira salbuespenak: eremu naturaletan, hirigune periferioetan (oinezkorik gabe), igerilekuetan, lehiaketa federatuan, profesionalean edo erdi-profesionalean murgilduta dauden kirolarien eta taldeen entrenamenduan eta lehiaketan eta kanpoan egiten den instantsitate altuko une berezietan.

25. Zeintzuk dira lehiaketa profesionalak?

Futbolean Santander eta Smartbank Ligak eta saskibaloian Endesa Liga (ACB). Baita Liga hauetan parte hartzen duten taldeen nazioarteko lehiaketak ere.

26. Zeintzuk dira lehiaketa erdi-profesionalak?

Egutegi ofizialeko estatuko eta nazioarteko lehiaketa ezberdinak eta baita Euskal Federazioak antolatutako maila goreneko lehiaketak ere; hauek gutziak kategoria absolutuan. Kategoria absolutua baino lehenagokoetan, estatuko edo nazioarteko lehiaketak ere sartuko lirateke.

Atal honetan sartzen dira ere kirol autoktonoen goreneko lehiaketak maila absolutua.

27. Lehiaketa eta entrenamenduetan gaudenean, aldagelak erabil daitezke?

Bai, aldagelak erabili ahal izango dira betiere gehieneko edukieraren ehuneko 30eko okupazioarekin. Halaber, dutxak erabili ahal izango dira, baldin eta banaka erabiltzen badira. Maskara nahitaez etengabe erabili beharko da, dutxatzeko unean izan ezik, eta une oro errespetatuko da erabiltzaileen arteko segurtasun-distantzia. Aldagelak etengabe aireztatu beharko dira erabiltzen diren bitartean eta, gainera, ireki aurretik eta itxi ondoren. Aireztapena mekanikoa bada, kanpoko airearen sarrera maximizatu beharko da eta airearen birzirkulazioa saihestu. Hala ere, komeni da gogoraraztea aerosolak transmisio-bide garrantzitsuak direla, eta beraz, distantziarik eta aireztapenik gabeko espazio itxiak saihestu behar direla.

Share.

Comments are closed.