Euskadiko selekzioak hurrengo txapelketak prestatzen hasi dira

0

Euskadiko selekzioak martxan jarriko dira berriz larunbatean, Arrasateko Mojategi zelaian. Zazpiko emakumezkoen senior taldea bertan entrenatuko da Les filles d’Avril lehiaketa prestatzeko. Txapelketa hau Donibane Garazin jokatuko da, martxoaren 31tik apirilaren 3ra. Aurre-deialdiko jokalariak lehen aldiz bilduko dira Arrasaten, eta gutxienez bigarren entrenamendu bat egingo dute 28an. XV-eko emakumezkoen -18 taldeak, berriz, Txapelketa Autonomikoa prestatuko du Mojategin. Lehiaketa hau apirilaren 18an hasiko da eta maiatzaren 9an bukatuko da. Valentzia eta Andaluzia Euskadiren lehenengo arerioak izango dira.

Les Filles d’Avril txapelketarako aurre-deialdia:

Aleu Cid, Aroa Fernández, Delia Flores (Eibar), Inaya Endeiza (Jauja), Luisa Alberdi, Paola Vega, Antonia Ramírez, Ana Justo (Landarbaso), Ane Rodríguez (Bera Bera), Anne Martín (Ordizia), Irene Alonso, Leire Becerra, Isabel Gómez, María Núñez, Irati Vicente, Lucía Ibarrola, Ione Navascués eta Haizea Antillera (Uni. Bilbao).

Emakumezkoen -18 selekzioaren aurre-deialdia:

Lucía Ibarrola, Sarai Bengoa, Jone Navascués, Irati Vicente, María Núñez, Isabel Gómez, Irene Alonso(Uni. Bilbao), Eider Mujika (Ordizia), Malen Esparza (Eibar), Onintza Ansola, Haizea Rodríguez, Aiora Hijarubia, (ATSS-Hernani), Eider García, Nahia Sáez, Irati Sánchez, Elene Rementeria, Izaro Rementeria, Kattalin Bizkarra (Durango), Antonia Ramírez, Enara Arruti, Amy Diame, Alazne Balenziaga, Palola Vega (Landarbaso), Uxue Ramírez, Ariane Torrontegi, Maider Aresti (Getxo), Garazi Izagirre (Gaztedi), Enara Larrabeiti, Nere Lorenzo (Uribealdea) eta Ane Rodríguez (Bera Bera).

Share.

Comments are closed.