Euskadiko Federazioaren Asanblada

0
Euskadiko Federazioaren asanbladak aho batez onartu zituen iazko kontuak eta memoria, eta aurtengo aurrekontua eta ekitaldien egutegia. Bozketak joan den hileko 22an egin ziren Donostian, eta bertan 13 kidek parte hartu zuten, horietako 12 klubek. Asanblada 27 kidez osatua dago.
Kirol arloan, Euskadiko Federazioak 1.910 lizentzia ditu gaur egun. Horietatik 1.688 jokalarienak dira. Nabarmentzekoa da emakumezkoen lizentzien igoera. Orain dela hiru urte 130 ziren, eta gaur egun, 228. Gainera, 16 urtez azpiko 301 lizentzia daude.
Asanbladak 800.000 euroko aurrekontua onartu zuen. Emakumezkoen selekzioen ekitaldientzako aurrekontua 36.100 eurotik 71.195 eurotara pasatuko da; gizonezkoena, 47.655ik 56.71era; epaileen formakuntzarako aurrekontua, 2.500etik, 10.600era, eta errugbia hedatzeko aurrekontua, 6.500etik, 111.500era. Azken atal honen barnean, hiru dokumentalen produzkioa dago.
Share.

Comments are closed.