Lau euskaldun, Europako txapeldun

0
Amaia Erbinak, Lide Erbinak, Maitane Salinasek eta Anne Fernández de Corresek Europako Txapelketa irabazi dute Espainiako selekzioarekin, finalean Holandari irabazi eta gero (40-7). Laurek hasierako hamabostekoan jokatu zuten.
Amaia Erbina ordiziarrak hegalean jokatu zuen. Bera da beteranoena euskaldunen artean oraindik 21 urte bete ez dituen arren. Anne Fernández de Corres arabarra uztartze erdia da, 19 urte ditu eta, Amaia Erbina bezala, azken hilabetetan ohikoa da ikustea zazpiko selekzioarekin nahiz XVkoarekin. Maitane Salinas 23 urteko hirugarren lerroko nafarra eta Lide Erbina 17 urteko erdilari ordiziarra, berriz, txapelketa honetan estrenatu dira Espainiako selekzioarekin. Zorionak laurei!
Bestalde, Asier Usarraga donostiarra eta Julen Goia idiazabaldarra Espainiarekin aritu ziren Georgian (23-10). Gainera, Igor Genua hernaniarrak Espainiako zazpiko selekzioarekin jokatu zuen Las Vegasen, Munduko Serietako txapelketan.
Share.

Comments are closed.