Euskadik galdu egin zuen

0
Euskadiko gizonezkoen -18ko taldeak galdu egin zuen Aieten Nouvelle Aquitaineren kontra. Partida parekatua izan zen, baina bistariek euskaldunen akatsak eta baloi galerak aprobetxatu zituzten bere abantaila haziarazteko.
Nouvelle Aquitaineko selekzioak beste departamentuetako selekzioekin jokatuko duen txapelketa prestatu zuen partida honekin. Lehiaketaren irabazleek egun oso bat Frantziako talde absolutoarekin pasatzeko aukera izango dute hurrengo Sei Nazioen Txapelketan.
Euskadi eta Nouvelle Aquitaineko -16 eta -17 taldeek apirilaren 24an jokatuko dute berriro elkarren kontra.
Euskadirekin aritu ziren: Xabier Lucas, Ekaitz Elorza, Eneko Urretabizkaia, Aimar Ardanza, Jon Ander Herrera, Harriet Cabezas, Ander Iturrioz, Julen Garmendia (k), Carlos Estrada, Xabi Álvarez, Valenciano, Juan Sorreluz, Peio Urrutia, Endika Miguel eta Beñat Arizeta -hasierako hamabostekoa-, Jokin Elorriaga, Oihan Rica, Alex Saleta, Urko Zumeta, Aitor Torrez, Anthony Nazabal, Eñaut Galparsoro eta Erlantz Garmendia.
Share.

Comments are closed.