Euskadiko selekzioak martxan jarriko dira berriz larunbatean, Arrasateko Mojategi zelaian. Zazpiko emakumezkoen senior taldea bertan entrenatuko da Les filles d’Avril lehiaketa prestatzeko. Txapelketa hau Donibane Garazin jokatuko da, martxoaren 31tik apirilaren 3ra. Aurre-deialdiko jokalariak lehen aldiz bilduko dira Arrasaten, eta gutxienez bigarren entrenamendu bat egingo dute 28an. XV-eko emakumezkoen -18 taldeak, berriz, Txapelketa Autonomikoa prestatuko du Mojategin. Lehiaketa hau apirilaren 18an hasiko da eta maiatzaren 9an bukatuko da. Valentzia eta Andaluzia Euskadiren lehenengo arerioak izango dira.
Les Filles d’Avril txapelketarako aurre-deialdia:
Aleu Cid, Aroa Fernández, Delia Flores (Eibar), Inaya Endeiza (Jauja), Luisa Alberdi, Paola Vega, Antonia RamĂrez, Ana Justo (Landarbaso), Ane RodrĂguez (Bera Bera), Anne MartĂn (Ordizia), Irene Alonso, Leire Becerra, Isabel GĂłmez, MarĂa Núñez, Irati Vicente, LucĂa Ibarrola, Ione NavascuĂ©s eta Haizea Antillera (Uni. Bilbao).
Emakumezkoen -18 selekzioaren aurre-deialdia:
LucĂa Ibarrola, Sarai Bengoa, Jone NavascuĂ©s, Irati Vicente, MarĂa Núñez, Isabel GĂłmez, Irene Alonso(Uni. Bilbao), Eider Mujika (Ordizia), Malen Esparza (Eibar), Onintza Ansola, Haizea RodrĂguez, Aiora Hijarubia, (ATSS-Hernani), Eider GarcĂa, Nahia Sáez, Irati Sánchez, Elene Rementeria, Izaro Rementeria, Kattalin Bizkarra (Durango), Antonia RamĂrez, Enara Arruti, Amy Diame, Alazne Balenziaga, Palola Vega (Landarbaso), Uxue RamĂrez, Ariane Torrontegi, Maider Aresti (Getxo), Garazi Izagirre (Gaztedi), Enara Larrabeiti, Nere Lorenzo (Uribealdea) eta Ane RodrĂguez (Bera Bera).




