16 Azpiko Deialdia Playaundi 24 09 09

0


Beste denboraldi batez, gure neska-mutilek ilusio osoz ekingo diote 16 urtez azpiko CESA-ri, joan den denboraldian lehen mailan jarraitzea lortu ostean. Garrantzitsua da onenen artean mantentzea hobetzen jarraitzeko, nahiz eta partidak zailak izan, helburua jokalarien maila hobetzen jarraitzea da.

Irailaren 9an, astelehena, Irungo Playaundi zelaian, 18:00etatik aurrera, jokalarien zerrenda zabala dago deituta urteko bigarren entrenamendurako. Saioek aurrera egin ahala eta partiduak hurbiltzen diren heinean, deitutakoen kopuruak behera egingo du, baina denek eman beharko dute ahalik eta gehien, atzetik jendea egongo baita.

Berritasun gisa, teknikarien taldea handitu da, denboraldi honetan 15 urtez azpikoen kategoriako deialdiak eta entrenamenduak inauguratu baitira, lehen urtekoak izan arren gogor zapaltzen ari diren jokalarien jarraipen handiagoa egiteko eta talentua bi urteko ziklo batean garatzeko. Talde teknikoa honako hauek osatuko dute: Jon Insausti, Xabier Garmendia, Unai Lasa, Miguel Beltrán eta Aritz Otegi.

24 09 09 s16
Share.

Comments are closed.