Euskal ligetako lehenengo fasea asteburu honetan hasiko da, uztartzean hainbat aldeketekin eta gazte eta haur mailetako baloien erabileran aldeketekin.
Emakumezkoen senior ligan hamar talde arituko dira: Avia Eibar, azken txapelduna, Ohorezko B Maila berrian parte hartuko duena; Termas Bera Bera; Landarbaso Orkli -Ordizia, Hernani, Atlético eta Irungo jokalariak biltzen dituena-, Universitario de Bilbao; Getxo, Gernika, Durango; Gaztedi; La Única eta La Rioja.
Gizonezkoen senior ligak, berriz, bi kategoria izango ditu. Lehen Mailan, berregituraketa sakon baten ondoren, honako talde hauek izango dira: Durango Nissan Gaursa, La Única, Sarako Izarra, Elorrio Parra Taberna, Getxo B, Zaisa Txingudi, AVK Bera Bera B, Gernika-Arratiko eta Domiberia La Rioja.
Bigarren mailan, bestalde, Iruña, Funes, La Única B, Gaztedi B, Arrasate eta Babyauto Beltzak-Zarautz B arituko dira A multzoan, eta B multzoan, berriz, Menditarrak, Uni Bilbao B, Zornotza, Uribealdea B eta Avia Eibar B.
Kadeteek hiru multzotan jokatuko dute: A multzoan; AVK Bera Bera, Getxo, Uni Bilbao, Durango eta Iruña-UNAV), B multzoan, Elorrio-Gernika, Uribealdea, Eibar, Ordizia eta La Única; eta C multzoan, Babyauto Beltzak Zarautz, Hernani-Atlético, Esconsu Gaztedi, Txingudi-Menditarrak eta Domiberia Rioja).
-16 ligako A multzoan Gaztedi gehituko da; B multzoan, Bilboko Universitarioa; eta C multzoan,
La Única B. Gainera, Zarautzek eta Mutrikuk talde bakarra osatuko dute.