FAR Biarritz-en aurka jokatuko du igande honetan Gamarran 13h-tan.
Gaztedik postu bat lortu nahi du emakumezkoen Euroeskualdeko txapelketan igande honetan, hilaren 11n, 13:00tan. FAR Biarritz izango du aurkari. Partida honen irabazleari Villaneuve de Marsanek itxarongo dio eta La Unica 51-5 irabazi zuen. Partida Ohorezko B mailako Gaztedi eta Hernaniren arteko partidaren ondoren jokatuko da. Emakumezkoen txapelketa honen finala Landaren (Hernani) jokatuko da abenduaren 18an. 11:00etan hirugarren eta laugarren postuagatik jokatuko da eta 13:00etan finala.
Euroeskualdeko txapelketan postu bat bilatuko du Gaztedik.