Jarduera fisikoa eta kirola. Galdeera erantzunak 21.09.01

0

JARDUERA FISIKOA ETA KIROLA. GALDERA ERANTZUNAK 21.09.01

ESKOLA KIROLA. COVID-19aren ARAU-OROKORRAK 2021-09-01

18. Entrenatu dezake kirolari federatu batek?

Bai, entrenatu dezake.

19. Lehiatu dezake kirolari federatu batek?

Bai, bizi den udalerria ez den beste udalerri batera egutegi ofizialeko probak egiten diren lekuetara joan daiteke. Federazio bakoitzari, bere eremuan, eta, kasua bada, lehiaketa bakoitzaren ardura duten erakundeei dagokie prebentzio-neurriak eta -protokoloak zorrotz betetzen direla zaintzea.

20. Antolatu al daitezke federazioen estaldurarik gabeko lehiaketak?

Bai, onartuko dira federazioen egituratik kanpo antolatzen diren kirol-lehiaketak, antolatzaileek baimena eskatu beharko diete erakunde eskudunei, lehiaketa garatzeko rotokolo bat erantsita. Protokolo horrek, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendairtzaren jarraibideak betetz, higiene-eta urruntze-neurri guztien jarraipena eta osasun-agintariek ezarritako beste edozein arau bermatuko ditu.

21. Lehiaketa eta entrenamenduetan gaudenetan, aldagelak erabil daitezke?

Bai, aldagelak erabili ahal izango dira betiere gehieneko edukieraren ehuneko 50eko okupazioarekin. Halaber, dutxak erabili ahal izango dira, baldin eta banaka erabiltzen badira edo pertsonen arteko distantzia bi metroko bada. Maskara nahitaez etengabe erabili beharko da, dutxatzeko unean izan ezik, eta une oro errepetatuko da erabiltzaileen arteko segurtasun-distantzia. Aldagelak etengabe aireztatu beharko dira erabiltzen diren bitartean eta, gainera, ireki aurretik eta itxi ondoren. Aireztapena mekanikoa bada, kanpoko airearen sarrera maximizatu beharko da eta airearen birzirkulazioa saihestu.

Share.

Comments are closed.