MAIATZAREN 7ko 23/2021 DEKRETUA

0

Dekretu osoa

Honako arau hauen arabera garatu ahal izango da kirol-jarduera:

Federatu gabeko kirol-jarduera fisikoa bakarka edo taldeka egin ahal izango sa aire zabalean, kontaktu fisikorik gabe, eta aldi berean 6 laguneko taldeetan, gehienez ere.

Lehiaketa profesionalean eta federatuan aritzen diren taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak egin ahal izango dira. Federazio bakoitzari, bere eremuan, eta, kasua bada, lehiaketa bakoitzaren ardura dute erakundeei dagokie prebentzio-neurriak eta -protokoloak zorrotz betetzen direla zaintzea, berariaz aurreikusi beharko dituztenak.

Entrenamenduetan eta taldeko kirolak egin aurreko eta ondorengo uneetan, pertsonen arteko 1,5 metroko segurtasun-distantzia, sei laguneko taldeak eta maskara erabiltzeko oinarrizko prebentzio-neurriak gordeko dira.

Kirol-instalazioetan, igerilekuak barne, ehuneko 50eko gehieneko edukiera baimenduko da. Kirola bakarka edo taldeka egin ahal izango da, gehienez 6 laguneko taldeetan. Taldeka ematen diren eskoletan, gehienez 6 lagunek parte hartu ahal izango dute talde bakoitzean, eta ematen den espazioan ezarritako gehieneko edukiera errespetatuko da.

Aldagelak erabili ahal izango dira, betiere gehieneko edukiraren ehuneko 35eko okupazioarekin. Halaber, dutxak erabili ahal izango dira, baldin eta banaka erabiltzen badira. Maskara nahitaez erabili beharko da, dutxatzeko unean izan ezik, eta une oro errespetatuko da erabiltzaileen arteko segurtasun-distantzia. Aldagelak etengabe aireztatu beharko dira erabiltzen diren bitartean eta ireki aurretik eta itxi ondoren ere bai. Aireztapena mekanikoa bada, kanpoko airearen sarrera maximizatu beharko da, eta airearen birzirkulazioa saihestu.

Debekatuta dago ikusleak kirol-ekitaldietara joatea.

Share.

Comments are closed.