BOPV-Lehendakari-medidas-2021-03-06-eu
JARDUERA FISIKOA ETA KIROLA. GALDERA ERANTZUNAK 21.03.09
20. Entrenatu dezake kirol federatu batek?
Bai, bizi den udalerria ez den beste udalerri batera entrenatzera joan daiteke, autonomia-erkidego barruan.
21. Lehiatu dezake kirolari federatu batek?
Bai, bizi den udalerria ez den beste udalerri batera egutegi ofizialeko probak egiten diren lekuetara joan daiteke. Federazio bakoitzari, bere eremuan, eta, kasua bada, lehiaketa bakoitzaren ardura duten erakundeei dagokie prebentzio-neurriak eta -protokoloak zorrotz betetzen direla zaintzea.
22. Baimenduta al daude lehiaketa federatuan murgilduta dauden kirolarien lagunarteko lehiaketak?
Bai, baimenduta daude.
23. Entrenamenduetarako joan-etorriak nolakoak izango dira?
Entrenamenduetara joateko eta talde-kirolak egin aurreko eta ondorengo uneetan, segurtasuneko pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia, sei laguneko taldeak eta maskara erabiltzeko oinarrizko prebentzio-neurriak gordeko dira.
24. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa al da?
Bai, une oro. Kirol-jarduera orotan, nahitaez erabili beharko da maskara. Hauek dira salbuespenak: eremu naturaletan, hirigune periferikoetan (oinezkorik gabe), igerilekuetan, lehiaketa profesionalean edo erdiprofesionalean murgilduta dauden kirolarien eta taldeen entrenamenduan eta lehiaketan eta kanpoan egiten den intentsitate altuko une berezietan.
25. Lehiaketa eta entrenamenduetan gaudenean, aldagelak erabil daitezke?
Bai, aldagelak erabili ahal izango dira betiere gehieneko edukieraren ehuneko 35eko okupazioarekin. Halaber, dutxak erabili ahal izango dira, baldin eta banaka erabiltzen badira. Maskara nahitaez etengabe erabili beharko da, dutxatzeko unean izan ezik, eta une oro errespetatuko da erabiltzaileen arteko segurtasun-distantzia. Aldagelak etengabe aireztatu beharko dira erabiltzen diren bitartean eta, gainera, ireki aurretik eta itxi ondoren. Aireztapena mekanikoa bada, kanpoko airearen sarrera maximizatu beharko da eta airearen birzirkulazioa saihestu. Hala ere, komeni da gogoraraztea aerosolak transmisio-bide garrantzitsuak direla, eta beraz, distintziarik eta aireztapenik gabeko espazio itxiak saihestu behar direla.