Getxok lehenengo postua eskuratu du Emakumezkoen Euskal Ligaren lehen fasearen bukaeran. Getxoztarrek 40 punturekin bukatu dute lehiaketa, Iruñako La Únicarekin berdinduta. Hirugarren postua Avia Eibarrentzat izan da, 39 punturekin eta zortzi garaipen eta porrot bakar batekin, bizkaitarrak eta nafarrak bezala.
Bilboko Universitarioa laugarren izan zen; Gernika, bosgarren; Escor Gaztedi; seigarren; Landarbaso Orkli, zazpigarren; La Rioja, zortzigarren; AVK Bera Bera, bederatzigarren, eta Durango, azkena.
Datorren hilean, Avia Eibar Emakumezkoen Ohorezko B Maila berrian estreinatuko da eta ez du parte hartuko Euskal Ligako bigarren fasean. Getxo, La Única, Gernika eta Landarbaso Euskal Liga irabazten saiatuko dira A multzoan, eta AVK Bera Bera, Bilboko Universitarioa, Escor Gaztedi, Rioja eta Durango B taldean arituko dira.
https://euskadirugby.eus/emakumezko-maila-rxv-clasificacion/