Internazionalak

0
Ampo Ordiziako Julen Goiak eta Fernando Lópezek joan den larunbatean parte hartu zuten Espainiako garaipenean Hong Kongen kontra (29-7). Aurreko astean, biek jokatu zuten Okzitaniaren kontrako garaipenean, Oier Goiarekin batera (12-17). Espainia eta Okzitaniako emakumezkoen taldeak ere elkarren aurka neurtu ziren. Okzitaniak irabazi zuen (16-12), eta partida horretan Mayka Brustek, Saioa Jaurenak, Lide Erbinak eta Uribarri Barrutietak jokatu zuten.
Share.

Comments are closed.