-Biarritz Olympique menderatu zuen 17-10eko puntuazioarekin.
-Ordizi-k Anglet-i irabazi zion 50-7
-Iparralde eta Hegoaldeko zazpi talde elkartu dituen txapelketa, oso arrakastatsua izan da kirol aldetik.
Gipuzkoan ospaturiko lauko final batean Aviron Bayonnais Euro Basque Rugby Challenge-ko lehenengo edizioko irabazle bihurtu da Biarritz Olympique-ri Altamiran (Ordizia) 17-10 irabazi ondoren.
Jokaturiko beste partiduan, Ordiziak Anglet menderatu zuen 50-7. Azken sailkapenaren buru Aviron izan zen, Biarritz-ek jarraiturik, Ordizia, Hernani-Atletico San Sebastian, Anglet, Getxo eta Bera-Bera, ekitaldi honetan estreinatu diren talde direnak.
Mugazgaindiko txapelketak Nouvelle Aquitaine, Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako gobernuaren laguntza jaso du, errugbiko C.D 64, Euskadiko Federazioa eta Nafarroako Federazioaz gain.
Finalera bertaratu ziren, beste hainbaten artean, Aitor Esteban, Aldundiko biltzarreko EAJ-ko bozeramailea; Azur Ezenarro, Ordiziako alkatea; Rebeca Ubera, EH-Bilduko parlamentaria Gasteizen; Urko Aiarza, EH-Bildu-ko kanpo harremanak; Paco Arizmendi, Iparraldeko Euskadi Buru Batzar-eko kidea eta Arola Urdangarin, Euroregion-eko bulegoko zuzendaria.
Euskadiko Errugbi Federazioko lehendakaria, Iñaki Laskurain; Iñaki Rica, Euskadiko Federazioko zuzendaritzako kide; Jose Luis de Castro, Ordiziako lehendakaria; Alberto Zubeldia, Getxoko lehendakaria; Jean Baptiste Aldige, Biarritz Olympique-ko lehendakaria eta Matthew Clarkin, Biarritz Olympique Pro 2-ko Kirol zuzendaria.
Aviron, osatuena-
Kirol aldetik, jokaturiko bi partiduetan, Aviron Bayonnais eta Ordiziak, nagusiatsunarekin irabazi zituzten partiduak. Lehenengo topaketa, Euskal Telebistak 12tan zuzenean eman zuena, aurreko larunbatean irailaren 7an, Aviron Bayonnais, Biarritz Olympiquerekin topatu zen.
Lehenengoak irabazten amaitu zuten, 17-10, txuri-urdinen nagusitasunarekin lehenengo zatian, zeina 14-0 amaitu zuten haien alde,eta Biarritz bere hogeita bi-ko lerroan sartu ondoren eta asko kostata Aviron-en presioa gainetik kendu zuena, bere hegalean Mamao jokalaria edukita, lehenengo taldeko jokalari profesioanala, lasterketa ikusgarriak burutzen dituena zelaiaren alboetatik.
Bi hamabostekoak eskuz jokatzea bilatu zuten zelaiaren edozein tokitan, Altamiran zeuden zaletuak eskertu zutena.
Bigarren zatian, lehenengo berrogei minutuetako nagusitasun hori gainetik kentzea lortu zuen Biarritzek, baita entsegu bat lortu ere, transformatu ez zuena, eta Baionak lorturiko kolpe batekin 17-10eko emaitza geratu zen. Honek eragin zuen Ordizia-Anglet-en partiduan gertatuko zenaren arabera erabakiko zela txapelketa nork irabazi.
Ordizia, beste maila batean.
Euro Basque Rugby Challengeko lauko finalaren bigarren partiduak ez zuen kolorerik izan. Ordizia, berrogeita hamar puntu lortu zituena, nagusi izan zen entsegu tranformatu bat lortu zuen Anglet baten aurrean.
Lehenengo berrogei minutuetan markagailua 31-7 geratu zen, eta zelaian gertatu zena argi uzten duen 50-7 batekin amaitu zen. Espainiako Ohorezko Maila hasteko aste bat falta denean, Ordizik mailako aurkari bat izatea espero zuen, baina ez zuen aurkitu, eta bere maila erakustea galarazi zion honek.
Aurrelariak arazoak sortu zizkizon Anglet-i. Hamabi minututan 14-0-ko markagailuarekin erabakita zegoen partiduan, kolpe asko izan ziren. Emaitza horrekin eta goizean eman zenarekin, Aviron Bayonnais-ek Euro Basque Rugby Challenge polit bat irabazi zuen, non Iparralde eta Hegoaldeko taldeak elkar topatu diren.
Euskal errugbia elkartzea ahalbidetu duen lehenengo edizioa izan da eta jarraipena izango du emakumezkoen topaketekin eta erregional mailako gizonezkoen hamabostekoekin, txapelketako zirkulua osatzeko. Alaitasuna ekarri duen txapleketa bat izango da, lehenengo edizio honetan antolakuntzatik kanpo zeuden zailtasunei aurre egin ondoren.