INTERNAZIONALAK

0

Espainiako emakumezkoen taldeak bederatzigarren postua eskuratu zuen Ukraniako Kharkiv hirian, denboraldiko azken txapelketan, Amaia Erbina, Lide Erbina, Uribarri Barrutieta eta Bárbara Pláren partaidetzarekin. Amaia Erbinak hiru entsegu lortu zituen lehiaketaren azken jardunaldian.

Espainiako taldeak ezin izan du Olinpiar Jokoetarako txartela lortu denboraldi honetan, Aurreolinpiar Txapelketan laugarren lekuan geratu ondoren, sailkapenerako ateetan. Lehiaketa horretan Erbina ahizpek, Plák eta Anne Fernández de Corresek parte hartu zuten.

Pablo Feijoo donostiarrak zuzentzen duen gizonezkoen taldeak ere ez zuen Tokiorako lekua eskuratu.

Share.

Comments are closed.