Euskadiko -18 selekzioaren neskak joan den asteburuan konzentraturik egon ziren Angelun lan taktiko desberdinak jorratzeko.
Egonaldiaren lehenengo egunean, jokalariek erasoa landu zuten Orok Bat zelaian CD 64ko teknikarien esanetara. Arratsaldez, berriz, defentsa landu zuten Euskadiko entrenatzaileekin, eta baita ere hiesa Bidasoaren bi aldeko teknikariekin.
Konzetrazioaren bigarren egunean, taldeek bi lagunarteko partidak jokatu zituzten, eta Euskadi gailendu zen osoko emaitzan (29-17).
Jokalariek Domine du Pignada izeneko erresortean bazkaldu eta lo egin zuten.
Deialdia honako hau izan zen: Maite Iturrioz, Ane Oliveira, Irene Alonso, María Núñez, Lucía Ibarrola (Universitario de Bilbao), Uxue Ramírez eta Maider Aresti (Getxo), Oraçao Sambu eta Aroa Fernández (Eibar), Jone Norieta eta Aitziber Ochoa de Alda (Gaztedi), Paola Vega (Hernani), Eider Mujika (Ordizia), Ane Rodríguez (Bera Bera) eta Maider Prieto (Gernika).