Euskadik maila galdu du

0
Euskadi emakumezkoen Txapelketa Autonomikoaren bigarren mailara jeitsi zen Zaragozan Kataluniaren aurka galdu eta gero (15-12). Kataluniarrak hobeak izan ziren lehen zatian (10-0), eta euskaldunen hobekuntza bigarren zatian ez zen izan nahikoa margailuari buelta emateko. Laura Lorenzok eta Nerea Garcíak bi entsegu lortu zituzten, eta Amaiur Mayok, transformazio bat.
Euskadiren hamabostekoa honako hau izan zen: Aitziber Tamara, Garazi Uriarte, Lucía Moya, Nahia Jiménez, Nerea Olabarrieta, Beatriz Baraia, Nerea García, Aleu Cid, Laura Lorenzo, Igone Martín, Arantza Olabarrieta, Eider Olarreta, Joana Murray, Enara Cacho eta Amaiur Mayo. Deialdiko jokalari guztiek jokatu zuten.
Ane Puerta harroin gipuzkoarrak (Atlético-Hernani) errugbia utziko duela iragarri zuen partida bukatu eta gero.
Share.

Comments are closed.