Internazionalak

0

Espainiako selekzikoa txapeldunordea izan zen Europako -18 Txapelketan, Errusiako Kaliningrado hirian, finalean Georgiaren aurka galdu ondoren (20-10). Gorbei Allende arabarrak (Biarritz) eta Erlantz Garmendia ordiziarrak (Ordizia) hasieratik jokatu zuten, eta Iker Aduriz hernaniarra (Aviron), Alex Saleta lasartearra (Zarautz-Beltzak) eta Anton Legorburu (Bera Bera) bigarren zatian atera ziren.

Bestalde, Bárbara Plá, Lide Erbina eta Amaia Erbina Espainiako zazpiko selekzioarekin aritu ziren Munduko Serietan, Kitakyusyhun, eta hamargarren postuan bukatu zuten.

Share.

Comments are closed.