Espainiako -18 selekzioak Holandari irabazi zion Europako Txapelketaren hasieran (37-0). Gorbei Allende eta Antton Legorburu titularrak izan ziren, Iker Aduriz bigarren zatian zelairatu zen, eta Alex Saleta eta Erlantz Garmendia aulkian geratu ziren. Allendek entsegu bat lortu zuen.