Espainia Europako txapeldunorde izan zen joan den asteburuan Alemaniari irabazi eta gero (10-33). Ampo Ordiziako Julen Goiak eta Fernándo Lópezek txapelketako partida guztiak jokatu zituzten hasieratik, eta Jon Zabalak norgehiagoka guztietan minutuak izan zituen. Beñat Auzqui lapurtarra (Tyrosse) eta Oier Goia idiazabaldarra (Ordizia) hiru partiden deialdian sartu ziren, eta Asier Usarraga donostiarra (Biarritz), Guillaume Rouet baionarra (Aviron) eta Kerman Aurrekoetxea bizkaitarra (El Salvador), bakarrean
Lopezek eta Goia anaiek, gainera, entsegu bana lortu zuten.
Zazpiko errugbian, Amaia Erbinak eta Bárbara Plák txapelketa bat jokatu dute Espainiarekin Nizan.