Internazionalak

0
Espainiako emakumezkoen selekzioak Errusiari irabazi zion Europako Txapelketaren lehen partidan (41-0). Saioa Jaurenak eta Maitane Salinasek norgehiagokaren hasieratik jokatu zuten, eta Mayka Brust bigarren zatian atera zen.
Gainera, Fernando López, Julen Goia, Oier Goia (Ampo Ordizia), Jon Zabala (Aviron Bayonnais), Beñat Auzqui (Tyrosse) eta Kerman Aurrekoetxea (El Salvador) gizonezkoen selekzioaren aurredeialdian sartu dira igande honetan Errusiaren kontra Madrilen jokatzeko.
Aurrekoetxea, Alejandro Acarreta (Cisneros) eta Lander Gómez (Gernika) -20 selekzioarekin aritu ziren, eta Frantzia, Kanada eta Portugalen kontra galdu zuten.
Share.

Comments are closed.