Pottoka Txapelketa larunbat honetan hasiko da. Euskadiko Errugbi Federazioak, Nafarroako Federazioak eta CD 64k mugaz gaindiko lehenengo emakumezkoen lehiaketa antolatu dute, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Nouvelle-Aquitaine eta Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen babesarekin. Txapelketak hamairu talde bilduko ditu, eta bi modalitateetan bananduko da. A Multzoan, Avia Eibar, Getxo, La Única, AS Bayonnais eta Biarnoko Lons XVera arituko dira, eta, B Multzoan, Hernani/Atlético/Txingudik, Bera Bera Termasek, Orkli Ordiziak, Universitario de Bilbaok, Durangok, Biarritzek, Donapaleuk eta La Riojak Xrera jokatuko dute. Ordiziak Mendikotako Neska Gaitz taldea ordezkatuko du. Modalitate honetan, jardunaldi bakoitza hiruki-formako txapelketetan banatuko da eta talde bakoitzak ordu erdiko bi partidak jokatuko du. Hiruki-formako lehen txapelketa pasa den abenduan burutu zen Landaren, aurrerapen bezala. Larunbat honetan, Durangon, bertako taldea, Bilboko Universitarioa eta Donapaleu izango dira (15.30ean), eta Landaren, berriz, Hernani/Atlético/Txingudi, Biarritz eta Ordizia (15.30).
XVeko modalitatean, lehengo jardunaldia orain dela aste batzuk bertan behera geratu zen eguraldia dela eta, eta multzo hau larunbatean estreinatuko da Baionan, ASB eta Getxoren arteko norgehiagokarekin (17.30ean).