Espainiako selekzioak Jon Zabala (Aviron Bayonnais), Beñat Auzqui (Tyrosse), Fernando López eta Julen Goia (Ampo Ordizia) deitu ditu martxoaren 3an Madrilen jokatu behar duen partidaren aurre-deialdian egoteko. López eta Julen Goia titularrak izan ziren espainiarrek Georgian galdu zuten norgehiagokan (24-10), eta Zabalak eta Oier Goiak aulkian hasi zuten partida. Idiazabaldarrak entsegu bat lortu zuen.
Gainera, Lander Gómez (Gernika) eta Kerman Aurrekoetxea (El Salvador) -20 selekzioarekin konzentratuta daude, eta datorren astean Erlantz Garmendia (Ordizia), Antón Legorburu (Bera Bera), Alex Saleta (Zarautz), Iker Aduriz (Aviron Bayonnais), Urko Zumeta, Gorbei Allende y Lucas Santamaria (Biarritz) -18 selekzioarekin egongo dira.