Ampo Ordiziako Julen Goia, Unai Lasa eta Fernando López Espainiako selekzioarekin aritu ziren Namibiaren kontrako garaipenean, eta Saioa Jaurena, Maitane Salinas eta Lide Erbina hasierako hamabostekoan atera ziren Espainiako emakumezkoen selekzioak Hegoafrikari irabazi zion partidan.
Gainera, Espainak López, Goia, Bittor Aboitiz eta Asier Usarraga deitu ditu Samoaren kontra jokatzeko, eta Bárbara Plá, Uribarri Barrutieta, Anne Fernández de Corres, Enara Cacho eta Amaia eta Lide Erbina zazpiko selekzioarekin daude Munduko Serietako hurrengo lehiaketa prestatzeko.