Internazionalak

0
Amaia Erbina (Cisneros), Anne Fernández de Corres (Cisneros), Lide Erbina (Ordizia) eta Maitane Salinas (ASB) asteartetik aurrerantz izango dira Espainiako selekzioarekin Beljikako Europako Txapelketan. Espainiako taldea bere azken garaipena errepikatzen saiatuko da. Bere lehen arerioa Alemania izango da.
Bestalde, zazpiko errugbiko hautatzailea den Pablo Feijoo donostiarrak Igor Genua hernaniarra deitu du asteburu honetan Las Vegaseko txapelketan parte-hartzeko, Munduko Serietan.
Share.

Comments are closed.