ERRUGBIA ERRENTERIAKO PLAZETARA ERAMANGO DUTE BERRIZ

0

Pasa den asteazkenean Beraunen egindako saio arrakastatsuaren ondoren, Orereta Rugby Taldeak erdiguneko Koldo Mitxelena plazara eramango du plakajerik gabeko errugbiko topaketa

Beraunen ospatutako lehenengo jardunaldi arrakastatsuaren ondoren, bigarren topaketa Koldo Mitxelena “Esmalteria” plazan ospatuko du Orereta Rugby Taldeak. Saio ireki hauetan, parte-hartzaileek errugbiaren mekanikaren azalpen txiki bat jasoko dute hasieran eta, horren ondoren, taldeko harrobiko jokalariekin batera, plazan bertan jokatuko diren plakajerik gabeko partidetan praktikan jarri ahalko dute ikasitakoa.

Saioaren amaieran, bestelako mugimendu teknikoei buruz gehiago ezagutzeko aukera ere izango dute, aurten Euskal ligan aritu diren jokalarien eskutik.

Maiatzeko asteazkenetan burutzen ari dira ekintza hauek Oarsoaldeko errugbi taldetik. Maiatzaren 20an hirugarren saioa izango dute, Gernika plazan (Lekuona fabrikaren ondoan) eta 27an arratsaldetako azkeneko saioa izango da Agustinetako Markola ikastetxearen estalpean.

Aurtengo ospakizunak ixteko, maiatzaren 30ean, larunbata, Lehendakari Agirre plazan izango dira saio berezi batekin.

Ibilbide gero eta luzeagoa

1985ean jaio eta 90. hamarkadaren amaieran desagertu zen Orereta Rugby Taldearen birsortze lanak bere laugarren denboraldia amaitzen ari da.

2021ean, Txingudi Rugby Taldearen gizonezkoen seniorretan aritzen ziren Oarsoaldeko jokalari talde batek ekimena bultzatzeko erabakia hartu zuten, eskualdean errugbian interesatuak izan zitezkenak Plaiaundin entrenatzea gonbidatuz.

2022/23 denboraldian, Errenteriko Fanderiako futbol-zelaian entrenamenduak eskaintzen hasi ziren, asteazkenetan helduentzat eta igandetan gaztetxoentzat. Hasiera zaila izan bazen ere, entrenamendu asko partaide nahikorik ez izateagatik bertan behera geratzea iritsi ziren ere, geroago iritsiko zenaren hazia jakin gabe ereiten ari zen.

2023/24 denboraldian lekualdaketa iritsi zen, Beraungo Mikel Odriozola estadiora mugituz helduen entrenamenduak eta, Fanderian igandetako taldea dozena bat lagunekin egonkortzen zen bitartean eta, 2024ko ekainean, Errugbiaren lehenengo astea ospatuz. Paraleloki, senior mailan eskualdeko gero eta jokalari gehiago hurbiltzen ari ziren Irunera Txingudirekin jokatzeko, hamar bat lagun bilduz mugako taldearen taldeetan.

2024/25 ikasturtean, beste urrats bat eman zuten, aktibitate osoa Beraunera mugituz eta igandetan entrenatzen zutenek lehiaketetan jokatzen hasiz, Gipuzkoako eskolen topaketetan zein sub 14 ligan. Sub 10/12 mailetako topaketa bat etxean jokatu ahal izan zuten ere. Txapelketa hauetan Txingudi/Orereta/Baztan izenarekin lehiatu ziren, sub 14 liga irabazi eta Euskadiko kirol-jokoetan bigarren amaituz. 24/25ean ere Oreretaren kamiseta gorriaren buelta ere ikusi ahal izan zen, emakumezkoen Euskal Ligako bigarren mailan Beltzaken aurkako partidan, Plaiaundin.

Amaitzear dagoen denboraldi honetan lanak ildo beretik jarraitu du, taldearen koloreak Euskal ligetako zelaietan ikusaraziz, eskolako jardunaldia antolatuz Beraunen, eskualdeko ikastetxeetan saioak ospatuz eta, lehenengo aldiz, “Orereta” izena Euskal Federazioko txapelketa baten erabiliz, sub 16 Euskal ligan, zehazki.

Ibilbide luzea du Oreretak eta hainbat helburu ditu ortzimugan, harrobia handitzearena edo herrian hamabostera jokatzeko zelaia lortzearenak, adibidez.

Share.

Comments are closed.