Euskal txapelketako finalak heldu dira. Larunbata honetan, maiatzak 24, 10:00etatik aurrera, maila guztietako finalak ospatuko ditugu Gasteizen Gamarrako zelaian.
Gaztedi klubak eta Euskadiko Errugbi Federazioak errugbiaren festa hau antolatu dute Euskadiko errugbi talde onenekin.
Anima zaitezte eta etorri jai giroan errugbiaz gozatzera.