Joan den asteburuan Valentziako Erkidegoan jokatutako 16 urtez azpiko Espainiako Txapelketa Autonomiko handia jokatu zuten gure selekzioek. Emakumezkoen selekzioak brontzezko domina lortu zuen eta gizonezkoenak meritu handiko bosgarren postua.
Emakumezkoen selekzioa zapaltzailea izan zen multzoen fasean, Asturiasi eta Gaztela eta Leoni ondo irabazi eta balearren aurka gogor lan eginez. Berriro sufritu behar izan genuen Balear Uharteen aurka final-laurdenetan baina finalerdietan Andaluziak 7-12 irabazi zigun. Brontzezko dominaren borrokan neskek Madrilen aurka irabazi zuten 29 eta 7. Zorionak.
Gizonezkoen selekzioak bosgarren postu ona lortu zuen multzoen fasean Gaztela eta Leon, Kanariar Uharteak gainditzen baina Madrilekin galtzen.
Final-laurdenetan azkenean txapelduna izan zenarekin, Kataluniarekin, gurutzatzea egokitu zen, 0-38ko emaitzarekin. Bosgarren posturako lehian, gure mutilek errugbi ona atera zuten berriro eta 49 eta 0 gailendu zuten Gaztela eta Leon, zorionak.