M16 ETA M18KO EUSKADIKO DEIALDIAK

0

Información – Convocatoria sub18

Información – Convocatoria sub16

Partiduak:

18 urte azpiakoak: BIARRITZ – EUSKADI 12:00

16 urte azpikoak: BIARRITZ – EUSKADI 13:30

Euskadiko Federazioak 16 urte azpiko eta 18 urte azpiko 180 jokalari Bildu ditu.

-Datorren urteko lehiaketa prestatzeko

Josemi Galdos, “Hstorias” Euskal Errugbi Federazioko zuzendari teknikoak 180 jokalari Bildu ditu hainbat deialditan Mojategin (Arrasate), Refor-en (Amurrio), Ardanzas-en (Plentzia) eta Gamarran (Gasteiz), 16 urte azpiko eta 18 urte azpiko Euskadiko bi kategorietako arduradunekin batera, datorren urteko euskal promesei dagozkien konpromezuak prestatzeko.

18 urte azpikoen mailan, Euskadiko federazioak 90 jokalari Bildu zituen lehen deialdi batean, eta hautaketa bat egin zuten. Hautaketatik 50 jokalari geratu ziren, eta horien artean 18 urte azpiko Euskadiko taldekideak aterako dira, izen zerrenda ireki batean.

Josemi Galdosen ideia, Iparraldean Biarritz edo Baiona bezalako taldeen aurka partidak jokatzea da, baita hamabosteko errugbi selekzio autonomikoak ere. Kluben konpromezuaren arabera, ez dugu arazorik izango neska-mutilak maila onean jokatzeko eta prestatzen jarraitzeko. Iparraldeko klubekin zuzendutako entrenamenduak ere egin nahi ditugu.

Euskadiko kirol arduradunak Jon Txurruka “Txofo”, hautatzaile bezala, eta Julen Barrutia eta Ivan Zapiain, entrenatzaile bezala daude.

16 urte azpikoen mailan, berdin egin da lan deialdietan. Hautatzailea Jon Intxausti da eta entrenatzaileak Javier Aguado eta Aritz Otaegi dira.

Euskadiko Federazioaren asmoa beste maila batzuetan lan bera egitea da, maila guztietan gure jokalariengan lehiakortasun eta hobekuntza fisiko eta tekniko handiagoa bilatuz.

Share.

Comments are closed.