INKLUSIOAK BUSTI ZUEN MICHELINGO ZELAIA

0

Bultza Ligak Lasarteko Michelin zelaira jauzi egin zuen igandean, Hernaniko Landare Toki zelaiak konpontze lanetan jarraitzen duelako.

Nahiz eta egun euritsua izan, Unibersitario Bilboko lagunak gogotsu heldu ziren Iñaki Galarreta, Ainhoa Abelairas, … buru zirela; Ainhoa Irazuren eta Xabier Arizkorretaren Hernani gailentzeko asmoz!!

Partidaren hasiera euriak baldintzatu zuen. Partidu hasierako ohikoa izaten den urduritasunari baloiaren irriskortasuna gehitu zitzaion, jokoaren zailtasuna haundituz. Hala ere, jokalarien ahaleginak gailendu ziren eta lehenengo zati orekatsua eskaini ziguten, non Kerman Urretaren (hernanriarrentzako) eta Mario Perearen korrikaldiek zaleak beraien eserlekutik altxa zituzten.

Bigarren zatian Unibersitario Bilbok hartu zuen partidaren erritmoa eramateko ardura eta hernaniarrei kosta zitzaien baloiaren jabetza berreskuratzea. Hernaniarren defentsak saria jaso zuen eta jokaldi bikainak gauzatzeko aukera izan zuten, Ibon Onaindiak eta Iker Ramirezek entsaiatu zituztenak esaterako. Uni Bilbok ohi duen kemena agerian utzita, partidari amaiera eman zion Marioren beste entsegu batekin.

Partida amaieran bi taldeetako neska mutilek besarkada anitz elkar trukatu zituzten eta argazki familiarra atera ondoren Beltzak errugbi taldeak antolatutako hirugarren denbora dastatzeko aukera izan zuten.

Goiz osoan eten gabe egin zuen euria ezer ezean utzi zuen inklusio zaparradak!!!

Share.

Comments are closed.