JARDUERA FISIKOA ETA KIROLA. GALDERA ERANTZUNAK 21.09.20
18. Entrenatu dezake kirolari federatu batek?
Bai, entrenatu dezake.
19. Lehiat dezake kirolari federatu batek?
Bai, bizi den udalerria ez den beste udalerri batera egutegi ofizialeko probak egiten diren lekuetara joan daiteke. Federazio bakoitzari, bere eremuan, eta, kasua bada, lehiaketa bakoitzaren ardura duten erakundeei dagokie prebentzio-neurriak eta -protokoloak zorrotz betetzen direla zaintzea.
20. Antolatu al daitezke federazioen estaldurarik gabeko lehiaketak?
Bai, onartuko dira federazioen egituratik kanpo antolatzen diren kirol lehiaketak, antolatzaileek baimena eskatu beharko diete erakunde eskudunei, lehiaketa garatzeko protokolo bat erantsita. Protokolo horrek, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren jarraibideak betez, higiene- eta urruntze-neurri guztien jarraipena eta osasun-agintariek ezarritako beste edozein arau bermatuko ditu.
21. Lehiaketa eta entrenamenduetan gaudenean, aldagelak erabil daitezke?
Bai, aldagelak erabili ahal izango dira betiere gehieneko edukieraren ehuneko 50eko okupazioarekin. Halaber, dutxak erabili ahal izango dira, baldin eta banaka erabiltzen badira edo pertsonen arteko distantzia bi emtrokoa bada. Maskara nahitaez erabili beharko da, dutxatzeko unean izan ezik, eta une oro errespetatuko da erabiltzaileen arteko segurtasun-distantzia. Aldagelak etengabe aireztatu beharko dira erabiltzen diren bitartean eta, gainera, ireki aurretik eta itxi ondoren. Aireztapena mekanikoa bada, kanpoko airearen sarrera maximizatu beharko da eta airearen birzirkulazioa saihestu.