Emakumezkoen Euskal Selekzioa, CESA VII 2021ko txapelduna

0

Emakumezkoen Euskal Selekzioak asteburu honetan Gijonen ospatutako Selekzio Autonomikoen Espainiako Txapelketa irabazi du. Euskaldunek urrezko domina eskuratu zuten Galiziako selekzioaren aurka jokatutato oso final berdindua irabazi eta gero (10-12)

CESA VII 2021 torneoa liga formatuan hasi zen lau selekzio parte-hartzaileen artean. Euskal Selekzioarentzako lehen partidua Andalucíaren aurka izan zen, eta Nerea Agirre eta Joana Murrayren entseguekin 10-5ko emaitza lortu zuten.

Etxekoen txanda izan zen ondoren, eta ezin zuten euskaldunen erasoa defendatu.  Partidua 5-43ko emaitzarekin amaitu zen, Amaiur Mayo (3), Nerea Agirre (2), Tecla Masoko eta Jone Agirrezabalen entseguei eta Jone Agirrezabal, Lucía Moya eta Ana Herránen transformazioei esker.

Lehenengo fase hau amaitzeko, Euskal Selekzioak tituluaren defendatzaileen aurka jokatu zuen, eta ezin izan zuten garaipne lortu (17-12). Laura Lorenzo eta Joana Murrayren entseguak ez ziren nahiko izan partidua irabazteko.

Txapelketako finala berriz jarri zituan Euskadi eta Galiziako Selekzioak aurrez aurre, partidu oso berdindu batean. Ana Herrán eta Amaiur Mayoren entseguez gain, Jone Agirrezabalen transformazioak ekarri zuen garaipena Galiziako Selekzioaren aurka (10-12).

Emakumezkoan Euskal Selekzioan jokatu dute Joana Murray (K) (Durango RT), Amaiur Mayo (K) (Eibar RT), Laura Lorenzo (Bera Bera), Lucía Moya (Eibar RT), Irene Alonso (Universitario Bilbao), Ana Herrán (Getxo RT), Tecla Masoko (La Única RT), Asmae Ourdi (Eibar RT), Jone Agirrezabal (Eibar RT), Garazi Goikolea (Gernika RT), Nerea Agirre (Getxo RT) eta Maddi Sola (Ordizia RT). Isabel Bergareche da entrenatzailea, eta Aitor Laskurain fisioterapeuta.

 

 

 

Share.

Comments are closed.