Joan den asteleheneko jardunaldiaren ostean, gaur, hilak 27, beste identifikazio jardunaldi bat egingo da -16 eta -18 kategorietan.
Bizkaian, entrenamenduak Faduran egingo dira, Getxon, bi kategorietan, eta bertan Bizkaiko, Arabako eta Errioxako jokalariak bilduko dira. Gipuzkoan, Nafarroako, Iparraldeko eta bertako -16 kategoriako jokalariak Landaren entrenatuko dira, eta -18koak, Donostiako Aieten.