Internazionalak

0
Bárbara Plá, Anne Fernández de de Corres eta Amaia eta Lide Erbina ahizpak asteburu honetan Espainiako selekzioarekin arituko dira Europako zazpiko Txapelketan, Marcoussisen. Estatuko taldearen helburua uztailean jokatuko den Txapelketa Aurreolimpikorako sailkatzea izango da, eta horretarako lehen bederatzi selekzioen artean postu bat lortu beharko du.
Lau jokalariek Munduko Serietako azken lehiaketan jokatu zuten, Miarritzen, eta bertan laugarren postua eskuratu zuten. Lide Erbina, gainera, txapelketaren talde idealan sartu zen, eta urteko hasiberririk onena izendatua izan zen.
Share.

Comments are closed.