Euskadiko emakumezkoen selekzioak bihar parte hartuko du zazpiko Txapelketa Autonomikoan Galiziako Ribadeo herrian, azken fasera iristeko helburuarekin.
Oraingoan, Euskal Autonomia Erkidegoko jokalariek eta Nafarrokoek ez dute elkarrekin jokatuko. Euskadi D multzoan arituko da eta Galizia B eta Andaluziarekin neurtuko da. Arratsaldez, partidak 16.00etan hasiko dira, eta finala 19.40etan jokatuko da.
A Multzoan Galizia, Kantabria eta Murtzia arituko dira; B Multzoan, Madril, Balearrak eta Asturias; eta C Multzoan, Katalunia, Gaztela eta Leon eta Nafarroa.
Madril eta Galizia dira txapelketa irabazteko faborito nagusiak.
Euskadiren deialdia honako hau da: Arantza Olabarria (Getxo), Garazi Uriarte (Getxo), Nerea Agirre (Getxo), Ángela Soria (ASB), Laura Lorenzo (ASB), Mónica Aizpitarte (Bera Bera), Amaiur Mayo (Eibar), Jone Arrizabalaga (Eibar), Joana Murray (CRAT), Nuria Yurrita (Atlético-Hernani-Txingudi), Enara Cacho (Cisneros) eta Uribarri Barrutieta (Durango).
Euskadi, Txapelketa Autonomikoan
0
Share.