Espainiako selekzikoa txapeldunordea izan zen Europako -18 Txapelketan, Errusiako Kaliningrado hirian, finalean Georgiaren aurka galdu ondoren (20-10). Gorbei Allende arabarrak (Biarritz) eta Erlantz Garmendia ordiziarrak (Ordizia) hasieratik jokatu zuten, eta Iker Aduriz hernaniarra (Aviron), Alex Saleta lasartearra (Zarautz-Beltzak) eta Anton Legorburu (Bera Bera) bigarren zatian atera ziren.
Bestalde, Bárbara Plá, Lide Erbina eta Amaia Erbina Espainiako zazpiko selekzioarekin aritu ziren Munduko Serietan, Kitakyusyhun, eta hamargarren postuan bukatu zuten.