Txapelketa Autonomikoa

0

Euskadiren emakumezkoen selekzioak Txapelketa Autonomikoaren lehen partida galdu zuen Gaztela eta Leonen kontra, Arrasaten (20-27), azken minutuetan entsegu bat hartu ondoren.

Garazi Uriartek, Amaiur Mayok eta Laura Lorenzok abantaila eman zioten Euskadiko taldeari lehen zatian (15-5), baina bigarren denboran bisitariek buelta eman zioten markagailuari, Lorenzok beste entsegu bat lortu arren.

Euskadiren taldea honako hau izan zen: Saioa Jaurena, Garazi Uriarte (Maika Iraizoz, 59′), LucĂ­a Masa (Ane Zabalza, 59′), Ángela Soria, Nahia JimĂ©nez (Paula Egaña, 64′), Maitane Salinas, Nerea GarcĂ­a, Aleuzenev Cid, LucĂ­a Moya, Igone MartĂ­n, Laura Lorenzo, Irene Reyes (Aitana PĂ©rez, 48′), Eider Olarreta (Alba Marlasca, 20′), Joana Murray eta Amaiur Mayo.

Euskadik Madrilen jokatuko du txapelketa honen hurrengo norgehiagoka.

Share.

Comments are closed.