Euskadiko emakumezkoen selekzioa larunbat honetan estreinatuko da XVeko Txapelketa Autonomikoan. Euskaldunek Mojategin jokatuko dute, Arrasaten, Gaztela eta Leonen kontra (17.00etan).
Jacki Madridek, Javier Aguadok eta JosĂ© Miguel Galdosek zuzenduko dute taldea. Galdosek azaldu zuenez, selekzioak “arazoak izan ditu jokalari guztiekin elkarrekin entrenatzeko, egutegi desberdinak direla eta”. Euskadiren helburua “ahalik eta urrunen iristea izango da, gogorra izango den txapelketa batean. Talde azkarra dugu, eta baloia ondo mugitzen badugu aukerak izango ditugu”.
Hurrengo partida apirilaren 27 edo 28an izango da Madrilen, eta finala maiatzaren 4an edo 5ean jokatuko litzateke.
XVeko taldea jokatuko eta gero, zazpikoen selekzioen txanda helduko da. Emakumezkoen taldeak Pariseko Centrale 7 lehiaketa jokatuko du, maitzaren 7tik 10era, eta maitzaren 29an burutuko den Txapelketa Autonomikoan, eta gainera San Petersburgo eta Amsterdameko lehiaketetan parte-hartzea aztertzen ari da.
Gizonezkoen taldea, bestalde, Pariseko eta Amsterdameko txapelketetan lehiatuko da.
Gaztela eta Leonen partidako deialdia:
Saioa Jaurena, Maitane Salinas eta Laura Lorenzo (ASB), Enara Arteaga eta Maite Garmendia (Bera Bera), Joana Murray (CRAT), Aleuzenev Cid, Nerea GarcĂa, LucĂa Moya eta Amaiur Mayo (Eibar), Aitana PĂ©rez (Gaztedi), Gernika (Eder Olarreta), Tamara MĂ©ndez, Garazi Uriarte eta LucĂa Masa (Getxo), Irene Reyes, Nahia JimĂ©nez, Ane Zabalza eta Maika Iturrioz (La Ăšnica), Igone MartĂn eta Paula Egaña (Hernani-AtlĂ©tico-Txingudi), Beatriz Baraia eta Alba Marlasca (Universitario Bilbao).




