INTERNAZIONALAK

0
Amaia Erbinak, Lide Erbinak eta Bárbara Plák zortzigarren postua eskuratu zuten Espainiako selekzioarekin Sydneyko Munduko Serietako txapelketan. Pedro de Matiasen taldeak Australia (19-0), Txina (12-14) eta Estatu Batuen (14-21) kontra irabazi zuen, eta Irlanda (22-7), Frantzia (12-19) eta Errusiaren (34-5) aurka galdu zuen. Plák partida guztiak jokatu zituen hasieratik, Amaia bost partidetan titularra izan zen eta bestean ere jokatu zuen, eta Lidek hiru partida jokatu zituen hasieratik, beste bitan ere parte hartu zuen, eta bi entsegu lortu zituen Estatu Batuen eta Irlandaren aurrean.
Share.

Comments are closed.