Finalean Gasteiz gainditu du 10-5.
Iparraldeko taldeak, Villaneuve de Marsan-ek, irabazi du emakumezkoen Euroeskualdeko txapelketaren edizioa, Gaztedi finalean 10-5 irabazi baitdu Landaren (Hernanin) jokatutako partidan.
Partida oso parekatuta egon da eta xehetasun txikiengatik erabaki da, Gaztedi garaipena amaierara arte lortzeko borrokan aritu den arren. Iparraldeko hamabostekoak La Unicaren lekua hartu zuen, iazko irabazleak. Hirugarren postua FAR Biarritzentzat izan da, La Unicari 45-9 irabazita.
Bi taldeetako jarraitzaile askorekin batera, Gorka Iturriaga, Eusko Jaurlaritzako kirol zuzendaria, Arola Urdaingarin, Euro eskualdeko bulegoko zuzendaria, eta CD 64ko Alain Farisco eta Jean Maichel Poli ere izan dira Landaren, Iñaki Rica Euskadiko Errugbi Federazioko presidentearekin batera.