16 eta 18 urtez azpikoetan jokatu ziren lau partidak irabazi ziren.- bost puntu baino ez ziren sartu.
Euskadiko selekzioek itzulera emankorra izan zuten 16 eta 18 urtez azpiko CESA txapelketetara (selekzio autonomikoen Espainiako txapelketa), hainbat urtez kanpoan egon ondore. Izan ere, jokatu zituzten lau partidak irabazi zituzten, bost puntu bakarrik jaso baitzitutzten, 251 puntuko aldeagatik.
16 urtez azpikoetan, Euskadik Kantabria hartu zuen mendean (52-02) eta Asturias (50-5). 18 urtez azpikoek, berriz, Nafarroa (50-0) eta Kantabria (99-0) hartu zituzten mendean. Emaitzak alde batera utzita, garrantzitsuena Euskadi txapelketa batera itzultzea da.
Neurketen epaileak, Jon Ibisate, Jose Luis Murillo eta Raul Rodriguez izan ziren.
Guztira, Euskadik 55 jokalari mugitu ziuten bi kategoriatan, eta Josemi Galdos Euskadiko Federazioko zuzendari teknikoarekin batera, Jon Txurruka, Ivan Zapiain eta Julen Barrutia aritu ziren 18 urtez azpikoen entrenatzaile lanetan. Jon Insausti 16 urtez azpikoen arduraduna izan zen, Aritz Otaegi eta Xabier Garmendiarekin batera. Aitor Laskurain izan zen neska-mutilei arreta eman zien fisioa, eta partida horietan ez zen inolako gorabehera fisiko garrantzitsurik izan. 16 urtez azpikoen ordezkari gisa, Iratxe Juez egon zen, eta 18 urtez azpikoen ordezkari gisa, Javier Cepeda. Zelai-ordezkaria Luis Benito izan zen eta medikuak José Ignacio Azurmendi eta Maite López.
Euskadiko Federazioko lehendakaria, Iñaki Rica izan zen ekitaldiaren buru, Ane Aguirre, Iker de Irala eta Moises San Mateos zuzendariekin eta Arrate Mendiburu selekzioetako koordenatzailearekin batera.
Partiduak Fangoko udal instalazio bikainetan jokatu ziren. Bertan, Euskadiko Federazioak Uni Bilbao-ren laguntza paregabea eta erabakigarria izan zuen, sale ugari Bildu zituen goizean zehar.
Selekzio guztiek minutu bateko isilunea egin zuten, duela gutxi hil zen Iñigo Aguirreren omenez. Iñigo Aguirre Getxoko jokalaria izan zen, epailea eta Epaile Komite Nazionaleko formatzaile izateaz gain.