Gasteiz eta Villaneuve de Marsan, emakumezkoen Euroeskualdearen finala Hernanin.

0

Gaztedi eta Villaneuve de Marsan-eko hamabostekoek emakumezkoen Euroeskualdeko txapelketako finala jokatuko dute datorren igandean, hilaren 18an, 10:30etatik aurrera, Landare Tokin Zelaian (Hernani).

10:30etan FAR Biarritz eta La Unica taldeak hirugarren eta laugarren postuagatik neurtuko dira. Gogoratu behar da Villaneuve de Marsan-ek 51-5 gailendu zuela La Unica taldea Hendaian jokatutako partidan, eta Gaztedik FAR Biarritzi irabazi zion 12-5. Aurreko urtean, txapelketako lehenengo edizioan, garailea La Unica izan zen.

Kasu honetan badirudi Iparraldeko taldea faboritoa dela gazte asko dauzkan Gaztediko talde baten aurrean, non FAR Biarritzen aurka gogor egin zuten. Landaren emakumezkoen errugbiz beteriko igande bat izango dugu.

Share.

Comments are closed.