Rebeca Ubera EH Bilduko legebiltzarkidea, Irune Zuluaga eta Mikel Arruabarrena EAJ-koak eta Amaia Agirre Getxoko Udaleko zinegotzia errugbi inklusboaren amaierako jaian izan ziren.

0
Getxok amaiera eman dio Bultza Liga historiko baten lehen edizioari.

Errugbi inklusiboko Bultza Ligaren lehen edizioak denboraldi bizia itxi zuen Fadurako zelaian. Bertan, Getxo Rugby Taldeak festa amaiera ikusgarria antolatu zuen. Bertan izan ziren Rebeca Ubera EH Bilduko Legebiltzarkidea, Irune Zuluaga eta Mikel Arruabarrena EAJko kideak, Amaia Agirre Getxoko Udaleko zinegotzia, Alvaro Gonzalez Getxoko jokalari ohia, Alaitz Boiegi Getxo Rugby taldeko presidentea, Aitor Uriarte Euskadiko federazioko kidea eta Josemi Galdos Euskadiko Errugbi federazioko zuzendari teknikoa.

Gogoratu behar da errugbi inklusiboa orain dela bost urte hasi zela forma hartzen Euskadin, eta denboraldi honetan Lehiaketa ofizial bat jarri dela abian Euskadiko Federazioaren bitartez. Bertan parte hartu dute Hernanik, Gaztedik, Getxok eta Universitario Bilbao taldeak Euskadiko Errugbi federazioaren bitartez. Guztira lau jardunaldi jokatu dira. Lau klub horiei beste bi talde gehitu zitzaizkien Faduran egindako itxieran: Iruña Rugby eta Olagarro (Association Sportive Bayonnaise, Baiona).

Partidak 30 minutuko iraupena izan zuten. Gogoratu behar da Bultza Ligaren helburua dibertsitate funtzionala duten pertsonak gizarteratzea dela, bai emakumeak bai gizonak, elkarrekin jokatzen dutenak monitoreekin batera, errugbiak ematen dituen balioak erabiliz.

Iñaki Ricak, Euskadiko Errugbi Federazioko lehendakariak, liga honen bultzatzaileak Lehiaketa abian jarri zenean adierazi zuenez, “argi dago errugbiak elkartu egiten duela eta pertsonak batzeko eta ez banatzeko tresnarik onena dela. Klubak errugbia eta errugbi inklusiboa biltzen dituen engranajea dira. Horiek gabe, hori ez litzateke posible izango, eta, logikoa denez, ezta Bultza Liga ere. Klubek egiten duten lana, gorapiaptzekoa da. Haurrak bildu, entrenatu, hezi eta osatu egiten dituzte.

Share.

Comments are closed.