Hernani – Getxo primer partido oficial de Rugby Inclusivo

0
Egun borobila bizitu genuen aurreko larunbatean Landare Tokin. Alde batetik Hernanin errugbi Barneratzaileko partida bizitzeko aukera izan genuelsko Inklusibo Txapelketako IV. edizioan; eta bestetik Getxo Rugby Taldeko lagunekin elkartzeko aukera izan genuelako.
Partida benetan borrokatua bizitu zen hasieratik bukaera arte. Erritmo altua jarri genuen hasieratik eta joko aldetik ez zen talde bat bestearen gainetik ikusi. Nabarmentzekoa da bi taldeek, partidarik gabeko tarte honetan, arlo teknikoan egindako lana.
Aurten Inklusibo Txapela Getxora joan zen merezimendu osoz; Getxoko taldeak inklusibo baloreak bete betean jorratzen baititu: partaidetza sustatzeagatik (joko aldetik eta denbora aldetik), joko garbia bermatzen dutelako, agertzen duten alaitasuna eta giro onagatik eta erakutsi duten maila tekniko itzelagatik.
Eskertzekoa da baita ere, IV. Inklusibo Txapelketak izan duen babesa erakunde publikoen partetik (Euskadiko Errugbi Federazioa eta Hernaniko Udala) eta babesle pribatuetatik ere (Neumáticos Uria eta Euskaltel).
Share.

Comments are closed.