CESA J4 EUSKADI RUGBY vs FED. RUGBY MADRID S16-S18 KRONIKA

0

Errugbi jardunaldi handia izan zen larunbatean Zarautzen, CESAk laugarren jardunaldia jokatu baitzuen S16 eta S18 kategorietako Madrilgo Erkidegoaren aurka, biak galdu zuten partida on bat jokatuz eskarmentu handiagoko konbinatuen aurrean.

Bi selekzioek aurre egin zioten partidu osoan zehar, baina bisitariek azken metroetan izan zuten kalitateak balantzak behera egitea eragin zuen. Esperientzia ona Gaztela eta Leonen aurkako partida politari aurre egiteko.

Federaziotik eskerrak eman nahi dizkiegu Zarautzi eta bere beteranoei gai logistiko guztiarekin laguntzeagatik, Bera Berari streaming bidez laguntzeagatik eta gozatzera etorritako zale guztiei.

Share.

Comments are closed.