EUSKADIKO ERRUGBI FEDERAZIOA POZIK AGERTU DA BILBO EUROPAKO ERRUGBIKO HIRIBURU IZENDATU DUTELAKO

0

European Rugby Champions Cup-ek gaur iragarri duenez, Bilbo Hiriak berriro hartuko ditu 2026ko Europako errugbi profesionaleko, Champions Cup eta Challenge Cup finalak.

Horregatik, lehenik eta behin, eskerrak eta zorionak Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Errugbi Federazioak, Bilboko Unibertsitate Klubak eta Euskadiko Errugbi Federazioak osatzen duten talde osoari, benetako talde-lan eginez, Europako errugbi profesionalaren final hauen egoitza gisa errepikatzea ahalbidetu dutelako.

Ekitaldi honen garrantzia handia da, eta, beste behin ere, Bilbo Hiriari eta Euskadi osoari munduko erakusleiho izateko aukera emango baitigu, protagonismo berezia emanez kirol honen zaleok gero eta gizarte inklusiboagoa eraikitzera bultzatzen gaituzten printzipio eta balioei.

Ekitaldi zoragarri honen talde antolatzaile guztiok konpromisoa hartu dugu Europako errugbiaren festagiro bikaina sortzeko, bisitari guztiekin gure milurteko kultura partekatuz.
ZORIONAK BILBO!

Share.

Comments are closed.