KIROL FEDERATUAREN MUGIKORTASUNAREN INGURUKO ALDAKETA

0

Pandemiaren egungo egoera dela eta, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak, nahitaez kirolari federatuen entrenamenduetako mugikortasuna ahalik eta gehien murriztu behar dugu, baldin eta jatorrizko edo/eta helmugako udalerriak eta/edo lurraldeak 100.000 biztanleko intzidentzia-tasa metatua 400 edo handiagoa badute.

Kasu horietan, mugikortasuna dagokion federazioaren egutegian onartutako lehiaketa ofizialean murgilduta dauden, parte hartzen duten edo parte hartuko duten kirolariek baino ez dute izango baimenduta.

Era berean, lagunarteko partidak ez daude baimenduta.

Aldez aurretik eskertuz, zuen ulermena eta laguntza neurri berri honek dakarren ahalegina, egoera kritiko hau gainditzeko helburu komunean.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolarien zuzendaritza.

Share.

Comments are closed.