Getxoko urrezko aroa, zinemetako pantailetan

0

Getxo Zinemak apirilaren 9an eskainiko duen Quince izeneko dokumentalak Ciencias eta Bizkaiko klubaren arteko lehia islatzen du

Getxo Rugby Taldeak Quince izeneko dokumentala auzkeztuko du apirilaren 9an (19.15ean). Dokumental honek Sevillako Ciencias klubeko historia jasotzen du sorreratik bere aro arrakastatsueneraino, eta bertan islatzen da talde honek eta Getxok 90.reko hamarkadan mantendu zuten lehia estua estatuko txapelketetan nagusi izateko. Izan ere, Getxok ere orduan bizi izan zuen bere garairik onena.

Emanaldiaren aurretik mahai inguru bat egingo da Javier Díaz Paternain, Jon Azkargorta eta Jon Etxeberria Getxoko jokalari ohiekin, eta Fran Puertas internazionalarekin. Bertan egongo dira ere garai horretan Getxoko presidentea izan zen Tintxu Martinez eta gaur egungo Euskadiko Federazioaren presidentea den Iñaki Rica.

90. reko hamarkadan, Cienciasek bi liga irabazi zituen (1992 eta 1994), ligako txapeldunorde izan zen behin (1996) eta hiru Kopa (1994, 1995, 1996) eta Iberiar Kopa bat eskuratu zituen (1995). Getxok, berriz, 1993ko liga lortu zuen, eta Kopako txapeldun lau aldiz izan zen (1990, 1991, 1992 eta 1997).

Bizkaitarrek ez zuten partida bakar bat ere galdu Faduran 1991ko abenduaren zortzitik 1996ko urtarrilaren 21era arte, 45 norgehiagoka zenbatuz liga eta Kopa artean. Eta andaluziarrak izan ziren marka honi amaiera eman ziotenak. Iñaki Laskurain, Paternain eta Azkargorta Getxok jokatu zituen hamar finaletan egon ziren. Bizkaitarrek eta andaluziarrek Kopako bi final jokatu zituzten elkarren kontra, eta ligako final bat.

Share.

Comments are closed.