GARRANTZITSUA: WR LEVEL 1 – WR LEVEL 2

0

Bizitzen ari garen osasun egoera dela eta, apirila eta maiatzerako programatuta zeuden entrenatzaile kurtsoak, WR Level 1 eta WR Level 2 ATZERATU egingo dira. Bi kurtsoak Ordizian burutu behar ziren, eta udalerriaren egoera epidemologikoa ez da batere ona, izan ere,  Covid19ak eragindako kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua altua da.

Egoera honen aurrean, parte hartzaile guztien osasuna bermatuaz, bi kurtsoak atzeratu behar izan ditugu.

Osasun egoerak pixka bat hobera egiten duen bezain laster, adieraziko zaizkizue data berriak.

Norbaitek arazoren bat badu, secretaria@euskadirugby.org -ra idatzi dezakezue edo 943.469.768 telefonora deitu.

Barkatu eragozpenak,

Share.

Comments are closed.